GURE GAZTEAK 2024-01-03 (NAROA-ZALOA-ENEKO)
“MOTZIN”
NAROA FERNANDEZ ELU
Naroa Fernandez Elu, Ondarru Igeri Taldearen baitan dago 5 urte zituenetik. Lehenengo batxilergoa ikasten dagoen 16 urteko gure igerilaria, bere lanagatik nabarmentzen da. Bere ahaleginean apal eta beti taldean, bere laguntzeko grinak eta lan nekaezinak definitzen dute bere ibilbidea.
1- Zergatik izena eman zenuen igeri taldean?
Hasieran, nire amak apuntatu zidan eta pixkat derrigorrez joaten nintzen. Gaur egun, lagunak ditut, taldeko giroa oso ona da eta oso gustora joaten naiz.
2- Igeriketa betidanik gustatu zaizu?
Egia esan bai. Nire gurasoei ere asko gustatzen zaie, batez ere amari eta lagunakin oso pozik egiten dudan kirol bat da.
3-Markek asko kezkatzen zaituzte?
Ez. Entrenamendu guztietan nire hoberena ematen saiatzen naiz eta markez ez naiz gehiegi arduratzen.
4- Gehien gogoratzen duzun momentu batzuk?
Ondarru sarian taldeko igerilari guztiak batera egotea, hor sortzen den giro bikaina eta ondoren, egiten den afariko momentu horiek oso ondo gogoratzen ditut.
5- Nolako da zuen entrenatzailea Ioar Urkiri?
Entrenatzaile bezala oso ona da. Asko erakusten digu. Eta gainera, oso hurbila da eta gure kezka guztien zain egoten da.
ZALOA TXURRUKA ARRUABARRENA
Zaloa Txurruka Arruabarrena, Ondarru Igeri Taldeko kidea da bere lehen besakadetatik (5 urte zituenetik) . Igerilari oldartsua, erronken aurrean amore ematen ez duen horietakoa, taldean bere presentzia ezinbestekoa izaten da. DBH4, Ameriketako Estatu Batuetan egin ondoren, Ondarrura itzuli eta berehala 2023ko itsas lasterketa prestatzen hasi zen.
1- Estatu Batuetatik buelta egin ondoren, errazena igeria uztea izango zen. Zergaitik berriz hasi zinen Ondarru Igeri taldean?
Txikitatik igerian nabil eta nahiz eta urte bete Ameriketan egon, igerian lagunekin egitea asko gustatzen zait. Ez zen batere zaila izan niretzako.
2- Zein estilo duzu gustokoena?
Betidanik gehien gustatu izan zaidan estiloa krol izan da.
3- Banaka ala taldean , nahiago?
Taldean hobeto pasatzen da eta nahiago dut taldean aritzea.
4- Gehien harritu zaituen igeri taldea?
Getxo Igeriketa Taldearen entrenamendu kopuru handiak harritzen nau. Epe luze batera kopuru hori (5 edo 6 aldiz astean), beharbada, igerilariarentzat ez dela oso onuragarria esango nuke.
5- Zer gomendio emango zenieke igeri taldean hasi berri diren gaztetxoei?
Ioar bezalako entrenatzaile batekin duten aukera aprobetxa eta asko ikasteaz gain, igeriketaz asko disfruta dezatela.
ENEKO REY BURGOA
Eneko Rey Burgoa, txiki txikitatik Ondarru Igeri Taldean dabil. Igerilekuan hamaika ordu entrenatzen eman dituen igerilari apala eta langilea da. Taldearen eta bere historiak bat egiten dute, bere konpromisoa hautsiezinarekin. 2023-24 denboraldian, DBH4 ikasten dihardu.
1- Nolako izan da zure ibilbidea igeri taldean?
3 urterekin igeri ikastaroetan hasi nintzen eta gero igeri taldera jauzi egin nuen. Txikitatik urari beldurrik ez nionez, segurtasunagatik, nire gurasoek igeriketan izena eman zuten. Ordundik beti gustatu izan zait eta gaur egunerarte, jarraitu egin dut.
2- 2023-24 denboraldirako zeintzuk dira zure helburuak?
Gustoko ditudan probetako minimak lortzea eta taldearekin batera denboraldi atsegin bat izatea.
3- Hasi zinenetik eta gaur egunerarte, aldaketa asko ikusi dituzu igeri taldean?
Igeriketari dagokionez aldaketa handirik ez dut ikusi, baina taldean bai egon dira. Azken urteotan, taldea handitu egin da, arropak ere aldatu dira eta entrenatzaileetan ere aldaketak egon dira.
4- Zer da igeri taldeko gehien gustatzen zaizuna?
Talde giroa eta taldekieen artean dauden erlazio ezinhobeak gustatzen zaizkit gehien. Entrenamenduetan lan giro oso ona egoten da.
5- Gogoratzen zara nortzuk ziren federatuak zu hasi berria zinenean?
Igeri taldean sartu nintzenean, federatuak, Janire eta Aiert ziren besteak beste. Entrenatzen ikustean oso onak ikusten nituen eta beti laguntzeko prest egoten ziren.