2024-10-19 SESTAO

2024ko urriaren 19an, Ondarru Igeri Taldeko federatuek (2007-2011 urtean jaiotakoak) Sestaoko Las Llanas polikiroldegian lehiaketa izan zuten. Bertan, gure igerilariak, A.D.N. Maristas, C.D. Bilbao, C.N. Barakaldo, C.N. Santurtzi, C.N. Sestao, D.N. Portugalete, C.D.N. Meatzaldea de Abanto y Zierbena eta C.N. Zurkide Zalla taldeekin batera, ondorengo probetan burubelarri aritu ziren: 200 eta 50 krol, 100 bular eta estilo eta 50 bizkar. Lan aparta egin zuen gure taldeak. Zorionak !!

Scroll to Top